Bihotz Urdina

Bihotz Urdina – Aurkezpena

Content Image

BIHOTZ URDINA PROIEKTUA

Euskadiko Kutxa eta Donostiako Aquariuma konpromiso sozialeko tradizio luzea duten bi erakunde gara, eta urteetan zehar proiektu ugari isladatu ditugu.
Konpromiso partekatu horrek, lankidetzan egindako aurreko lanen esperientziak eta GJHen bultzada-sentimendu berak bultzatuta, proiektu berri hau abian jarri dugu “Bihotz urdina” izeneko proiektuarekin elkarlanean.
Iaz ekintza-hamarraldian sartu ginen, azken 10 urteetan, NBEk ezarritako garapen iraunkorreko xedeetara hurbiltzen saiatzeko, eta, zoritxarrez, oso urrun gaude hori lortzetik.

Bada garaia denok urratsak ematen hasteko.

HELBURUAK

Lankidetza-proiektu honen bidez, herritarrak kontzientziatu, sentsibilizatu eta ekintzara deitu nahi dira, batez ere, etxeko txikienetik hasita, beraiek izango baitdira gure etorkizuna.

Lan honek hiru ezaugarri izango ditu:
– “auzolan” lana, denon laguntza beharko duena.
– ibilbide luzeko proiektua, epe luzeko ekintzari laguntzeko
– irekia dago GJHekiko sentikorrak diren beste erakunde batzuk batu ahal izateko.

PROGRAMA

Proiektu honetan askotariko jarduerak egingo dira, ia beti itsasoarekin eta ingurumenarekin zerikusia dutenak (14. GJH), baina baita ere guk, bi erakundeek lagundu dezakegun beste eremuetan ere, Bihotz Urdina ere bertan izango da. 

Osasuna eta ongizatea (3. GJH), genero-berdintasuna (5. GJH), xede-murrizketa (10. GJH). Hiri eta komunitate iraunkorrak (11. GJH)…

Jarduerak hiru hilean behin aurkeztuko dira, aldez aurretik, eta hainbat ikuslerentzat izango dira. Lehentasuna emango zaie, beti, haurren presentziari, eta, behin eta berriz esan dugun bezala, haur horiek izan behar dute etorkizuneko aldaketen eragileak.

JARDUERAK:

UDARA: Abuztuak 1etatik aurrera Aquariumera gerturatzen diren haur guztiek “Bihotz Urdina” liburuxka jasoko dute, gure itsasoan ditugun arrain desberdinen ezaugarriak ezagutzeko eta bidenabar joku desberdinei esker gure ozeanoen xehetasunak ikasiko dituzte eta hau maitatzen ikastean errespetuzko jokabidea bultzatu nahi genuke. Marrazketa, gurutzegramak eta galdera erantzun jokoen bidez, etxeko txikiengan sormena landuko dugu bidenabar.

Liburuxkarekin bat, Bihotz Urdina ekimenak sortu dituen produktu eta merchindisin-a banatuko zaizkie, halanola, biserak, pultserak, boltsatsoak, ekimen honen bitartez kalean ere irudiak indarra hartu dezan esperantzaz.

IRAILA – URRIAK: Gipuzkoako ikastetxe eta ikastola desberdinetan kanpaina bat abian jarri nahi dugu “Manten ditzagun gure itsasoak garbi errespetuzko jokabidea bultzatuz” eta hainbat ekimen bultzatuko ditugu Ikastetxe desberdinen laguntzarekin. Ekimen hauetan kutsadura eta kontserbazioa edukiko dugu ardatz nagusitzat. Ekimenen artean, ikastetxe desberdinek informazioa jasoko dute materiale desberdinez baliatuz “Posterrak, foiletoak, lehiaketak..” itsaoa garbi mantentzeko eduki behar ditugun jarraibideak azpimarratuz.

URRIAK 13-27: SURFA, ITSASOA ETA IBAIEI BURUZKO DOKUMENTALAK. (943 GIPUZKOA). Gazteei berez zuzenduriko programazioa dugu hau. Bertan besteak beste 943 Gipuzkoa Surf Channel kanalarekin lortutako akordioari esker, surfaren inguruan itsaoak emandako onurak azalduko dizkigun hainbat dokumental estreinatuko dira gazteei zuzenduta. Hainbat surfista izango dira dokumentala komentatzeko orduan eta besteak beste Aitor Frantzesenea, egokitutako munduko bi aldiz txapelduna izan den zarauztarra, Surfaren inguruko baloreak azalduko dizkie beratra gerturatutako gazte eta publiko orokorrari. Emanaldiak Aquariumeko Auditorioan burutuko dira, dohainik eserlekuak betearte.

URRIAK 22: GASTRO SOLIDARIO DOKUMENTALA. Estreinaldia. Gastronomiak duen garrantzia bertako ekonomian azpimarratuko duen dokumentala izango da. Elkarlanean sortuta eta  gastronomia jasangarrian oianrrituta, osagaien jatorria, nola lantzen diren, nola iristen diren merkatura eta, azkenik, platerak kontuan hartzen dituen sukaldaritza balorean jartzen duen helburu nagusitzat. Hau da, biodibertsitatea babesten eta kultura babesten du.

AZAROAK 21: ZUHARA ITSASOAREN DEIA. Amaia Telleria. Nerabeei eta Familiei zuzenduriko liburu eta ipuin kontaketa izango dugu goizeko 12etan, irekita eta ohainik Aquariumeko Auditorioan.  Gaztetxoei bideraturiko liburuan oianrritutako ipuin kontaketa nerabeek bizi dutuzten galderei eta Garai zail haue irtenbidea ematen saiatzen da itsasoaz baliatuz. “Halako batean familian gordeta egon den sekretu batek barrua astinduko dio eta itsasoaren deia sentituko du: Zuhara, bere ama eta bere amona bezala, itsaslamina bat da eta itsasazpiko mundua ezagutzeko ordua iritsi zaio”.

Euskeraz idazten duen idiazabalgo idazle gaztea gaur egun Euskal herrian dugun etorkizun haundia duen idazlea dugu eta gurekin egongo da.

Prentsaurreko honetan eta behin proiektua aurkeztu ondoren, hemendik aurrera 5 animali lagun edukiko ditugu datozen ekitaldietan parte hartuz. Animali hauek GJH-ak eta beraien balore desberdinak ordezkatuko dituzte.  Laister ere magiaz betetako eguberriak iritsiko zaizkigu.